XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europako potentzien lehia ekonomikoaren eta hedapen espantsionistaren ondorioz, 1870az geroztik Europak hainbat tentsio eta gatazka-une izan zuen.

- Bildu zerrenda batean maiz erabiltzen diren hamar edo hamabosten bat gauza edo tresna (arropak, etxetresna elektrikoak, autoak, etab.). Zein enpresak egiten duen bakoitza eta enpresa hori non dagoen ere aztertu (gerta daiteke enpresa hori espainiar estatuan egon arren, atzerriko enpresa baten filiala izatea).

- Hitz egin zure senitartekoekin edo lagunekin honako gaiei buruz:

- Ekonomia nazionalari ba al dakarkio onurarik atzerriko produktuak bertan saltzeak?

- Inportatutako autoak zergatik dira garestiagoak hemen egin diren herrialdean baino?

- Banana-produzitzaile kanariarrak eta baratzuri-produzitzaile gaztelau eta mantxatarrak zergatik daude kezkatuta Kolonbiako banana eta Txinako baratzuriaren inportazioak direla-eta?

- Espainia Europako Batasunean sartzeak zergatik kaltetu zituen horrenbeste bertako esne-produzitzaileak?

- Frantziar nekazariek zergatik iraultzen dituzte Espainiako fruta eta barazkiz beteta doazen kamioiak?

- Ezagutzen al duzu antzeko beste kasurik?

Kolonialismo inperialistaren ondorioak

Lehia ekonomikoa

Industri iraultzak gizarte-harremanak sakon-sakonetik aldatzeaz gain, Estatuen arteko harremanak ere aldarazi zituen hein batean. Garatutako herrialdeen industria nazionalek produkzio-maila altuak lortu zituzten eta askotan merkatuetan erosteko gaitasunaren gainetik zeudela esan daiteke. Arazoa ez zen, beraz, produzitzea, produzitzen zuten hura saltzea baizik.

Herrialdeen begirunean oinarritzen zen doktrina liberalaren aurrean, momentu honetan eragin-eremuetan agresibitate inperialista nagusitu zen, hau da, inperioen mende zeuden herrialdeetan inperialismoa nagusitu zen; mendeko herrialde hauek bezero gisa nahiz elikagai lehengaien hornitzaile gisa erabiltzen zituzten. Ekonomiaren arloan askatasun osoa utzi ordez, kapitalistek beraiek gobernuak politika protekzionistak garatzera behartu zituzten maiz, bide horretatik, beren nazioetako produktuak atzerriko produktuetatik babesteko.

Egia esan behar bada, potentziek ahalik eta onura ekonomikorik handiena lortu nahi zuten, hornitzaile eta erosleak ziurtatu nahi zituzten eta, gainera, lehia desagertarazi nahi zuten. Beraz, hegemonia politikoa baino areago, hegemonia ekonomikoaren bila zebiltzan.

Nazioen prestigioa eta beldurraren bidezko oreka

Dena den, egoera hori ez zen potentzien interes ekonomikoen ondorio soila. Nazioaren ohorea eta nazioarteko prestigioa bilatu nahian, herrialde askok politika kolonialak garatu zituzten, nahiz eta, ikuspuntu ekonomikotik, nahiko kaltegarriak izan. Horregatik, potentzia askoren artean gerra lehertzeko zorian izan ziren. Hala, Frantzia eta Britainia Handiaren artean gerra hasi zen ia, bai eta Italia eta Alemaniaren artean ere.

Espainia muturreko egoeretara iritsi zen bere inperio kolonialeko azken lurrei eutsi nahian, koloniarik gabeko herrialde batek ez baitzuen lekurik potentzia handi haien artean. Gainera, muga-arazoek edota potentzien arteko eremu eztabaidagarriek ere gatazka eta tentsio-une asko sortarazi zuten.

Teknika modernoak eskaintzen zien armamentuak suntsitzeko ahalmen izugarria zuen. Armamentu-pilaketak orekatzen zituen potentziak hein batean armagintzara zuzendutako enpresek onura garrantzitsuak zituzten gainera. Edozein arduragabekeriak edota burugabekeriak gerra eragin zezakeen.

Baldintza horietan aliantzetan, itun sekretuetan, espioitzan eta beste hainbat elementutan oinarritutako politika nagusitu zen, hala, aldekoak norberaren taldean sarrarazi eta etorkizunean etsai izan zitzaketenak ahultzeko asmoz.

Ez da harritzekoa, beraz, XIX. mendearen azken alditik europarrek gerra hasten denean behin baino gehiagotan esatea. Izan ere, gerra gizakiak sortutako gertaera negatibotzat hartzen bazen ere, beharrezkoa iruditzen zitzaien.